DURANGOKO JESUITAK ESKOLAKO FRONTOIAREN HISTORIA LABURRA

 

1880. Jesuitak irakasten hasi ziren Durangon. Badakigu antzeko zerbait bazegoela: "horma garai bat aprobetxatuz pilotan jolasten dute.”.

1890-1891. Frontoiaren eraikuntza. Frontoiaren kantxa izaniko eremua estali egiten zuten.  Gaur egungo "saskibaloi-zelai handia" denari dagokion gunea estali barik gelditu zen. Behea lurra zen, gainerako guztia zementua zelarik. Frontoi estali hura  pilotaren historiaren zati bat da Durangon .  

1954-1955. Saskibaloi-zelai handiaren eraikuntza. Lurra zena zementatu egin zuten eta saskiak instalatu zituzten, oso sendoak gainera, izan ere, inoiz ez dute konponketarik behar izan. Frontoiaren horman ere beste saski bat jarri zuten, futbol-zelaiari begira, eta hirugarren bat, mugigarria, parean. Garai hartan jolastu zuten lehenengo saskibaloi partida eskolan.

1963. Eskolako lehenengo talde federatua.  “Loiola Juvenil” izenekoa eta  Aita Zabalak sorturikoa.

1965-1966.  13 eta 14 urteko gazteak  Juanjo Morenorekin hasi ziren entrenatzen.

1966-1967. Lehenengo ume-talde federatua.  “Tabirako Loiola” izenekoa. Entrenatzailea Juanjo Moreno zen .

1967-1967. Basket txikirako lehenengo saski mugigarriak.

1975-1976. Zelai txikian saski txikia instalatu zuten.

1977-1978. Iparraldeko horman  plastikozko uraliten instalazioa.
Hasiera batean, argitsuagoa izan zedin, zabalik utzi zuten zati hura, baina euria sarritan sartzen zen. Garai hartako idazkietan honelako aipamenak topa ditzakegu: "Gune berbera, partida aurretik, lau bider eskobatu duenak edota zerrautsetan askotan joan denak baino ezin du ulertu zelako arazo handia den".

1986-1987. Saskibaloi txikirako saski berriak.

1990eko ekainaren 24an. Frontoiari, "agur esateko" jaia antolatu zioten.

1990eko ekainaren 29an. Frontoiaren eraispena.

1992ko irailean. Eskolako kirol instalazio berriak inauguratu zituzten.

<noembed>